Urtarrilean Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren hausnarketa prozesu parte hartzaileari hasiera eman dio Zarauzko Udalak. Azaroan orain arte egindakoaren gaineko pertzepzioak jaso dira; abendu-urtarrilean, aldiz, diagnostikoa baliosteko eta aberasteko, eta etorkizuneko lan-ildoak idenfitika-tzeko pertzepzioak jasotzen ari dira. Hau da, garapen jasangarriaren ikuspegitik Zarautzen orain arte egin dena identifikatu eta aztertzeko prozesuari ekin zaio, egungo Zarautzen argazkia osatzeko. Argazki orokor hau sortzeko, Agenda 21 planaren ebaluazioa egin da, teknikariekin bilerak egin dira, datu eta adierazleen tratatu dira eta eragileen zein herritarren pertzepzioa jasotzeko prozesua martxan jarri da. Informazio guzti honekin, hasierako diagnostikoa osatuko da.

Hurrengo pausoak, berriz, honakoak izango dira: martxoa-apirilean ekintza planeko programak eta ekin-tzak lehenetsiko dira; maiatzean azken emaitza ezagutu, prozesua baloratu eta planaren jarraipena modu parte-hartzailean nola egin hausnartuko da.

Zarauzko herriak definituko du nolako herri nahi duen. Izan ere, azaldu bezala, planaren diseinua lankidetzan osa-tzea ahalbidetzen duen parte-hartze prozesuaren bitartez ari dira egiten. 2030. urtean nahi den Zarautz marraztuko da horrela herriko eragile eta biztanle guztien artean. Hain zuzen, Zarauzko eragile sozial eta ekonomikoak elkarrekin osatutako plana izango da. Herritarrak, enpresak, eragileak, eta elkarteak hartu baitituzte kontuan.

Horretarako, parte hartzeko gune fisikoak eta gune digitala egokitu dira, herritar orok bere ekarpena egiteko aukera izan dezan.

Proiektu estrategikoetako zinegotziak, Iker Basurkok, azaldu zuenez proiektua “itxaropen asko sor-tzen ari da aurkezten dugun tokietan”. Ildo honetatik berretsi zuen planak elkargunea izan behar duela, “guztion artean planifikatu eta imajinatu behar baitugu etorkizunean izan nahi dugun eta datozen belaunaldiei utzi nahi diegun Zarautz”.