- Aste Santuari begira haur eta nerabeentzako egitarau berezia prestatu dute Zarauzko Udaleko gazteria departamendutik. Haize Orratz gaztelekuaren zein Ludotxo ludotekaten izango dira ekintzak.

Haize Orratz gaztelekuan, apirilaren 6an emango diote hasiera eskain-tza bereziari. Topagunea ospatuko dute egun horretan; apirilaren 7an eta 8an Kuadrinpiadak; apirilaren 9an Kuadrinpiaden finalak; apirilaren 10ean Hontza Xtrem eta apirilaren 11n, film bat proiektatuko dute. Hontza Xtrem eta Kuadrinpiadetan parte hartzeko Gazte Informazio Bulegoan (17.00etatik 20.00etara) edo Gaztelekuan izena eman behar da.

Haurrak hasiak dira Ludotxo ludotekako programazio bereziarekin, eta datorren astean emango diote jarraipena, apirilaren 7tik aurrera. Jolasak parkean egingo dituzte eta hilaren 8an, berriz, jolas libreak. Hilaren 9an, irteeran aterako dira. Laurgain bisitatzeko aukera izango dute. 10.00etatik 17.00etara bitartean iraungo du ekintzak, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Ludotxo ludotekan. Hilaren 10ean, Bitxigintza tailerra egingo dute eta bi astetako egitarauari amaiera emango diote apirilaren 11n, futbolin txapelketarekin.

Informazio gehiago behar izanez gero, WhatsApp bidez kontaktatu daiteke. Haize Orratz gaztelekuaren kasuan, 620 54 66 84 telefono zenbakiaren bidez eta Ludotxorekin harremanetan jartzeko, aldiz, 660 685 001 zenbakia erabili beharko da.