- Beste urteetan martxoan sartzearekin irekitzen zuten Orioko kanpineko denboraldia. Aurten, ordea, indarrean dauden mugikortasun araudiak direla eta atzeratu egingo dute data. Jakitera eman dutenez, mugikortasuna Gipuzkoa osora zabaltzen denean aurreikusten dute kanpina irekitzea. Beraz, data ez dute zehaztu gaurkoz.