Pasaiako Udalak 2025ko Zinema Kalean egitasmoari emango dio abiada uztailaren 17an, eta urriaren 2ra arte luzatuko da egitaraua. Emanaldi guztiak Antxon izango dira, Ibaiondoko plazan, eta 21.30ean hasiko dira.
Proiekzioen egutegia honakoa izango da: uztailak 17, Altsasu dokumentala; abuztuak 21, Amama filma eta Urriak 2, Ane filma.
Euskararen kontsumoa
Egitasmo hau Bokalek herriko gazte taldeekin duen elkargunetik jaio zen eta oso arrakastatsua izaten ari da urtez urte. Beraien helburua Pasaiako gazteen artean euskarazko kultur edukien kontsumoa sustatzea da eta horretan dihardute Udalaren laguntzarekin.