- Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordina-tzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu ditu gaur, Zumaiako Udalak. Hilaren 30era bitartean egongo da zabalik izen-ematea. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.

Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta bi postuetarako hautagai izan nahi dutenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.

Bestalde, parte hartu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte beteta izatea, derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, funtzioak behar bezala bete-tzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea, denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik), euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea eta azkenik, izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.