Otsaileko Udalbatzarra gaur egingo dute

25.02.2021 | 01:03

zarautz – Zarauzko Udalbatzak ohiko osoko bilkura ospatuko du gaur, 19.00etan, eta besteak beste, honako gai hauek landuko dituzte: aurtengo finantza kontroleko planaren berri ematea, dirulaguntzen plan estrategikoa, ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzak eta 10.2-OR Salberdin arearen birpartzelazio proiektuko R3-1 partzela saltzeko lehiaketa.