- TAO sistema birpentsatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Horretarako, inkesta bat jarri du martxan partaidetza.zumaia.eus webgunean eta parte hartzeko azken eguna, ostirala izango da. Udaletxean bertan ere eskuragarri dago inkesta.

Mahai tekniko-politikoko izen-ematea, halaber, ostiral arte izango da zabalik, eta prozesua martxora arte luzatuko da. Herritar orok prozesuaren jarraipena egin eta parte hartu ahal izango du partaide-tza.zumaia.eus webgune berriaren bidez.