- Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoak doako sarrera izango du datozen egun hauetan. Eusko Jaurlaritzak Euskadin pasa den aste honetan ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, hartu dute erabaki hau. Hala, zarauztarrak museoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.