Zumaiako Udalak kultur eskaintza mantentzeko ahalegina egingo du dazkenean ere. Iraila eta urria hilabeteetan herrian izango diren ekintzak aurkeztu ditu, non musika, antzerkia, erakusketak eta bestelako emanaldiak tartekatuko diren, ume zein helduentzat.

Pasa den asteburuan ekin zioten kultur egitarauari eta datozen asteetan ere izango da zer egin Zumaian.

Herriko eragileei garrantzia eman nahi izan die. Hala, azken hauek antolatutako ekitaldiak ere izango dira irailean zehar. Esaterako, hilaren 24rako Ez, eskerrik asko! Gla-dysen leihoa dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu ditu Natur Taldeak. Hilaren 25ean, berriz, Chhapaudi dokumentalaren proiekzioa eta Edurne Pasaban zuzendariarekin solasaldia gidatuko ditu Emakumeon* Etxeak.

Irailaren 26an, berriz, organo, soprano eta tronpeta kontzertua izango da parrokian. Hilaren 28an, Zuloaga Fundazioak hitzaldi bat eskainiko du Santiago etxearen inguruan. Zuloagaren gaiari jarraiki, Ignacio Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrenean margolariaren eta Zumaiaren arteko harremana aztertu du Ismael Manterola arte historialari zumaiarrak. Ignacio Zuloagak Zumaian izan zuen bizi-tzan arreta jarrita, Zuloaga eta Zumaia erakusketa antolatu du. Hala, urriaren 4ra bitartean dago ikusgai Oxford aretoan.

Horrez gain, urriaren 9tik azaroaren 1era Ana Románen Harriak 3+1=20" erakusketa bisitatu ahal izango da leku berean.

Urrian zehar ere hainbat ekitaldi izango dira herrian: haurrentzako antzerkiak, itsas ondarearen jaialdia (Beduola eta Geoparkeak antolatuta) edota bertso saioa. Aurrerago iragarriko dute ekimen hauen data zehatzak.

Antolatutako ekintza hauetan guztietan, aforoa neurtua izango da eta beharrezkoa izango da sarrerak eta gonbidapenak aurrez hartzea.

Alarma egoera zela eta, herriko festak apirilean ospatzeko eragozpenekin topatu zen Zumaiako Udala. Zen-tzu honetan, herriko kirol eta kultur eragile eta ostalariekin bildu ostean urriko bi asteburutan egitekoak ziren. Baina egungo osasun egoera kontutan hartuta ez dago festak ospatzeko baldintzarik, eta ondorioz, 2020an behintzat ez da santelmorik izango. Hogeitik gora eragilerekin (bertso eskola, txosna batzordea, musika eskola, txistulari banda, udal musika banda, Arbustain motor elkartea, haur eta helduen danborraden antolatzaileak, Itxas Gain elkartea, UCC-Scalextrix elkartea, trikitilariak, San Pedro abesbatza, Erkibe kultur elkartea, Beheko Plaza elkartea, mugimendu feminista, txaranga, pilota elkartea, zaldi lasterketaren antolatzaileak, estropaden antola-tzaileak eta K2 xake elkartea) batera hartu du erabakia Zumaiako Udalak.

Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, solasaldiak, kontzertuak eta erakusketak antolatu dituzte, besteak beste