- COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriei jarraiki, Urola Kostako Udal Elkarteak erabaki du udan ere irekita egongo direla organikoaren eta errefusaren edukion-tziak. "Egoera honen aurrean ezin gara lasaitu eta herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko asmoz hartu dugu erabakia", azaldu zuen Lourdes Salsamendik, Udal Elkarteko lehendakariak.

Era berean gogorazi nahi izan zuten erabat debekatua dagoela poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

Bolumen handiko altzariei dagokienez, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan atera beharko dira, 20.00etatik 22.00etara. Aia igandetan, Getaria astelehenetan, Orio asteartetan, Zarautz asteazkenetan eta Zumaia ostegunetan. Hondakinak bertara eramateko ere Urola Kostako hiru garbiguneak zabalik daude.