- Gaur, ZarautzOn elkarteak antolatutako hirugarren solasaldia izango da. Big data eta adimen artifiziala izango dute hizpide, Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendariak eta Xabier Uribe-Etxebarria Anboto Group proiektuaren eta Sherpa adimen artifizialaren inguruko enpresaren sortzaileak. Elkartetik azaldu dutenez, Sherpa.ai Osakidetzarekin elkarlanean aritu da Euskadin pandemiaren bilakaera identifikatzen duen aplikazio bat gara-tzen, ZIUn oheen beharra aurreikusteko.

Big Data kontzeptuaren esanahia, honek adimen artifizialarekin duen zerikusia, datuen erabilera pribatuaren muga etikoa edota adimen artifizialak koronabirusaren garai hauetan izan dezakeen eragina aztertuko dute.

Saioa elkarteak dituen Youtube eta Nirestream plataformetatik jarraitzeko aukera izango da. 18.30ean emango diote hasiera.