- Urolaren gizonezkoen lehen taldeak kamiseta urdinarekin jokatuko du larunbat honetan UDAren (Aretxabaleta) aurkako norgehiagoka, autismoa duten pertsonei elkartasuna adierazteko. Partida Argixaon jokatuko da, 11.30ean. Joan den apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Egunean, egin behar zuten ekimena. Baina bertan behera geratu zen, elurragatik ez baitzuten Zarautzen aurkako partida jokatzerik izan.