- June Garitano eskia-tzaile urretxuarrak bi proba irabazi ditu Italiako Vigo di Fassa herrian, erraldoi modalitatean. Lehiaketa asteburuan izan da eta larunbatean eta igandean onena izan da, 18 urte azpikoen artean. Garitano Espainiako selekzioarekin lehiatu da Italian. Otsaileko azken asteburuan Espainiako txapelketan parte hartuko du.