- Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunareko Arloak arte eta antzerki bidezko emozioen lanketa antolatu du. Saioak Maddi Urangak gidatuko ditu. Ekainaren 23tik uztailaren 28ra izango dira, asteazkenetan, 9.30etik 13.30era Emakumeen Etxean (Urretxuko Pagoeta auzoan). Izena emateko 943 252 389 zenbakira deitu behar da edo berdintasuna@uggasa.eus helbidera idatzi.