- Eguraldi iragarpenak betetzen baziren Iñaki Alvarez, Alex Txikon eta Simone Moro alpinistak Manaslu mendiaren gailurrera igotzen saiatu behar ziren asteburuan. Iragarpenak ez dira bete, ordea. Haizeak oso gogor jo du eta saiakera bertan behera utzi behar izan dute. Are gehiago, haizeak kanpalekua eraman du ia.