- Urretxuko Udalak karpa berri bat erosi du herriko ikastetxeen beharrak asetzeko. Behar hauek pandemiarekin lotuta daude. COVID-19ak ziurgabetasuna ekarri du eta hainbat protokolo bete behar izan dira ikasturteari ahalik eta modu seguruenean ekiteko. Egoera horren aurrean, ikastetxeek udaletxera jo zuten laguntza eske. Udal arduradunei aire librean tokia behar zutela eta horretarako karpak oso egokiak direla esan zieten.

Urretxuko Udalak 35×10 metroko karpa bat du, baina hori ez da nahikoa hiru ikastetxeen beharrak asetzeko. Hori dela eta, 25×10 metroko karpa bat eta 20×10 metroko hiru karpa muntatzea ahalbidetuko zuen materiala erostea erabaki zuen. 36.000 euroko inbertsioa egin da. Material horrekin guztiarekin 20x10 metroko hiru karpa muntatu ditu: ikastetxe bakoitzean bat.