Ekonomia zirkularra hizpide, Aritz Gartziaren hitzaldian

15.12.2020 | 00:46

ordizia – Gaur arratsaldeko 18.00etan Aritz Gartzia ordiziarrak hitzaldia eskainiko du Udaletxeko batzar aretoan. Ekonomia zirkularra: Aldaketa klimatikoaren aurka ekiten izenpean, Ekomodo proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu ordiziarrak. Bera ekimenaren sor-tzaileetako bat da, eta birziklatutako elementuekin produktuak sortzen dituzte, besteak beste, edukiontziekin ordenagailuentzako zorroak.