- 2020ko UZ Trail mendi lasterketa ozta-ozta libratu zen koronabirusaz, martxoaren 1ean egin baitzen. 2021ekoa, ordez, ezin izango da egin. Otsailaren 28an egitea aurreikusita zegoen eta antola-tzaileek ez egitea erabaki dute, oraindik ez baitago jakiterik normaltasunez egin ahal izango den. Hurrengo UZ Trail lasterketa 2022koa izango da, berez. Dagoeneko badu data: otsailaren 27a.