Euskaraldiko azken ekitaldiak, Urretxu eta Zumarragan

03.12.2020 | 01:45

urretxu – Euskaraldiko talde motorrak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur, 19.00etan, Oihan Vegak Euskañolitis bakarrizketa umoretsua egingo du Zelai Ariztin. Bihar, 20.00etan, Euskal Herrian euskaraz abestuko da eta amaierako txalo jotzea egingo da. Bukatzeko, hilaren 12an Lucio Gabiriaren omenezko bertso jaialdia egingo dute Zelai Ariztin. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe eta Beñat Torresek abestuko dute.