- Behobia Donostia lasterketa azaroaren 14an ospatuko da eta azken urteotan egin duen bezala, Azkoitiko Udalak herriko lasterkariak hasierako puntura eramateko autobusa antolatu du. Zerbitzu hori erabili nahi duenak (55 lagunentzako lekua dago eta prezioa bost eurokoa da) Elkargunean eman behar du izena. Autobusa 7.30ean irtengo da liburutegi ondoko geltokitik.