- Gure lurra, nekazaritza ekoizpena eta gastronomia ezagutzera emateko Getariako txakolina bertsotan ikuskizun berezia izango da azaroaren 3an (19.00etan) Azpeitiko Basazabal jauregian.

Getariako Txakolinari buruzko bertso saio tematiko horretan (gehienez ere ordu eta erdiko iraupena izango du) Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute, Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailearekin batera.

Ikuskizunaz gozatzeko interesa dutenek (adin txikikoek ezingo dute ekintzan parte hartu) dagoeneko eros ditzakete sarrerak (10 eurotan) entradium.com Interneteko plataformaren bitartez.