Azkoitia- Covid-19ak Urola Erdiko ekonomiari eman dion kolpea ez du ukatzen baina Begoña Beobide, Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziako gerentea, baikorra da. NOTICIAS DE GIPUZKOAri eskainitako elkarrizketa honetan etorkizunari itxaropentsu begiratzeko esanguratsuak diren hainbat datu ematen ditu.

Pandemiak ekarritako krisiaren ondoren, zein da enpleguaren egoera eskualdean?

Martxoko datuekin, une honetako langabezia tasa %8,9koa da eskualdean; %7,2koa gizonezkoetan eta %10,8koa emakumezkoetan. Orain dugun langabezia tasa iazko martxokoa baino %0,2 altuagoa da baina, hala eta guztiz, ere, Gipuzkoako eta Euskal Autonomi Erkidegoko bataz besteko tasen azpitik mantentzen da (Gipuzkoakoa %9,9koa zen martxoren amaieran eta EAEkoa %12,1ekoa). Bestalde, 2020ko martxoko datuak eta oraingoak kontuan izanik, eskualdean 44 langabetu gehiago daude baina afiliazio kopurua 42 pertsonetan igo da.

Garapen agentziatik, nola ikusten duzue Urola Erdiko industriaren oraina?

Une honetan, industriaren egoera nahiko ona da. Horretarako, eskualdeko egoera sozioekonomikoa ezagutzeko egin berri dugun galdeketaren emaitzak ditugu oinarri. Erantzunen arabera, 2020an enpresa industrialen %53,2ak bataz besteko %20ko fakturazio jaitsiera izan zuten 2019koarekin alderatuz, baina beste %23,4k fakturazioa mantendu edo hobetu zuten.

€ Eta etorkizuna?

Bi aldagarri kontuan izaten ari gara etorkizunari begira eskualdeko industriaren egoera zein izango den hausnartzeko. Batetik, enpleguaren sorrerari buruz dauden perspektibak; eta bestetik, enpresek urte honetarako dituzten fakturazio perspektibak. Enpleguaren ikuspegitik, galdetutako enpresetatik %57,4ak 2021ean enplegua mantentzea espero dute, eta %38,3k lanpostuen kopurua igotzea aurreikusten dute; igoera hori produkzio arloetan izango delarik (%88,9). Era berean, galdetutako enpresen %4,3k uste dute lanpostuak gutxitu beharko dituztela. Fakturazioaren aurreikuspenei dagokionez, %46,8k iazko fakturazioa %20 igotzea espero dute eta %17k fakturazioa %21etik %50era arteko tartean igotzeko itxaropena dute. Enpresen %14,9k, berriz, mantendu egingo dutela uste dute eta %21,8k jaitsiera izatea aurreikusten dute.

Askotan esan duzue eskualdeko enpresa industrialen erronka nagusietako bat digitalizazioan dagoela. Zer nolako pausuak ematen ari dira helburu hori lortzeko?

Gaur egun, digitalizazioaren inguruko erronkari erantzun zehatzak ematea ezinbestekoa da eta Iraurgi Berritzenetik erronka horri eran-tzuteko lanean ari gara bereziki, eskualdeko enpresen transizio digitalean laguntzeko. Enpresen beharrei zuzenean erantzuteko hainbat proiektu ditugu martxan: helburu estrategiko zehatz bati edo plangintza hobetzeko helburuari erantzunez datuen gobernantza bidera-tzekoak; erabakiak hartzeko denborak hobetuz, prozesuaren eta makinen monitorizazioan oinarrituak; kanal digitalak ustiatzeko balio-proposamen eta segmentazioak aztertzekoak; ekoizpen-prozesuak hobetzeko digitalizazio prozesuen azterketak egitekoak€ Digitalizazioarekin batera jasangarritasuna bultzatzeko helburu duten pausoetan ere laguntzen hasiak gara; ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten duten enpresen ondoan egon nahi dugu.

Enpresak zein motako laguntzaren bila gerturatzen dira garapen agentziara?

Gaur egun, Iraurgi Berritzenek eskualdeko industria enpresa gehienekin hartu eman zuzena du, eta proiektu eta ekintza desberdinetan parte hartzeko asmoez gain, diru laguntzen bitartekaritza lanetan laguntzeko gerturatu izan ohi dira.

€ Eta herritarrak?

Herritarrak nagusiki bi gai desberdinetan lagun-tzeko gerturatzen dira. Batetik, negozio ideia berriak dituztenak, ideiatik negozioa martxan ipini arte laguntza eskatu izan ohi dute, gure Ekintzailetza arlotik laguntzen zaielarik. Bestetik, Enplegu eta Prestakuntza arloetatik eskain-tzen zaien zerbitzuak eskatzera etortzen dira: langabezian dauden herritarrak, laneratzeko laguntza bila, baita lanean dihardutenak baina lan aldaketaren bat nahi dutenak ere. Horretaz gain, unibertsitateko azken kurtsoetan dauden ikasleak ere gerturatzen dira, eskualdeko enpresetan praktikak egiteko edo Karrera Amaierako proiektuak eskualdeko enpresetan egiteko.

Krisiak sektore ezberdinak kolpatu ditu... Nolakoa izaten ari da errekuperazioa?

Argi dago Zerbitzuen sektorea dela krisia gehien pairatzen ari dena, bereziki ostalaritza eta merkataritza txikia. Aldiz, industrian edo industriari lotutako zerbitzuen sektorean erantzun hobea izaten ari da, baita energia sektorean -bereziki, eolikoan-, IKT eta ekipamendu-ondasuneko sektorean, etxeetara zuzendutako altzarigintzan edota eraikuntzan ere. Ostalaritza eta turismoko alojamenduei zuzendutako industria sektoreetan oraindik ez da aktibazio nabarmenik ikusten, baina turismoa eragin orduko berehala hasiko direla martxan aurreikusten da.

Mugikortasunari ezarritako mugak izanda ere, Turismo arloan Aste Santuak eskualdean utzitako datuak onak izan dira eta 2019koarekin konparatuz bisitarien kopurua %4 igo da. Bilakaera hori puntuala da edo sektorea bere osasuna berreskuratzeko bidean dago?

Argi dugu pandemiaren egoerak hobera egin ahala eskualdeko turismo sektoreak bere jarduera berreskuratuko duela. Zergatik? Alde batetik, sektoreko enpresa gehienak, alojamendu zerbitzuak batez ere, egoera eskas honi aurre egiteko moduko egoeran daudelako; hau da, saneatutako sektorea delako. Bestetik, merkatu segmentu desberdinetara bideratutako produktu eta baliabide erakargarriekin eskaintza sendo bat egituratu ahal izan delako azken urteetan. Loiolako santutegiarekin eta San Ignazioren proiekzioarekin turismo kultural eta erlijosoa erakarri dezakegu, nazioarteko merkatuetara sarbidea izanda gainera, eta dauzkagun museo eta natur baliabideekin barne turismo familiarraren esparruan lehen mailako jomuga gara. Azkenik, erakunde publikoen estrategia turistikoan parte hartzen dugulako sarean lan eginez.

Pandemiak eragindako krisiak negozio aukera berriak sortuko ditu?

Krisi guztietan sortzen dira aukera berriak, eta oraingoan ere horrela izango da. Kasu honetan Osasuneko sektoreari lotutako negozio aukerak nabarmenduko nituzke: musukoak, laborategiek behar dituzten ekipo eta tresnak...

La empleabilidad se mantiene estable

on una tasa de paro del 8,9%, Urola Erdia contabilizaba al finalizar el pasado mes de marzo 1.401 personas desempleadas, 44 más (un 3,2%) de las que había hace exactamente un año. Por localidades, en Azpeitia hay actualmente 625 personas sin empleo (11 menos que hace un año), en Azkoitia 537 (33 más), en Zestoa 168 (18 más), en Aizarnazabal 42 (tres menos), en Errezil 23 (cinco más) y en Bezama 6 (dos más). En vista de esos datos, el índice de paro es del 11% en Aizarnazabal, del 9,2% en Azkoitia, del 8,5% en Azpeitia, del 10,9% en Beizama, del 7,3% en Errezil y del 8,7% en Zestoa. En todas las localidades el desempleo es mayor entre las mujeres que entre los hombres. De hecho, la tasa de paro femenino en la comarca es del 10,8%; mientras que entre los hombres es del 7,2%. En cualquier caso, la empleabilidad en Urola Erdia sigue siendo mejor que la media de Gipuzkoa (la tasa de paro es del 9,9%) y del conjunto de Euskadi (12,1%). También entre las mujeres ya que en el territorio la tasa de desempleo femenino es del 11,3% y en la Comunidad Autónoma Vasca del 13,6%.