Hilaren 20ean izango da ‘Konpromisoa’ obra ikusteko aukera

04.02.2021 | 00:59

Azkoitia – "Arazo bat tarteko" larunbat honetarako aurreikusita zegoen Konpromisoa antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu ondoren, Udalak jakinarazi du Txalo Produkzioak konpainiaren ikuskizun hori otsailaren 20an taularatuko dela (19.00etan) Baztartxo aretoan. Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxagaren partaidetza duen emanaldi horretarako sarrerak hilaren 11tik aurrrera eskuratu ahalko dira www.entradium.com web gunearen bitartez.