Zineklubak ‘Martin Eder’ filma emango du datorren larunbatean

14.01.2021 | 01:08

Azkoitia – Matadeixe Zinetogram zineklub taldeak jakinarazi duenez Martin Eden filma ikusteko aukera izango da datorren larunbatean (18.00etan) Azkoitiko Baztartxo antzokian. Pandemiaren eraginez kultur eragileentzako oso zailak izaten ari diren garai hauetan, Zineklubak herritar guztiak animatu nahi ditu larunbateko emanaldira gerturatzeko. Informazio gehiago, zinetogram.wordpress.com helbidean.