- Udalak Gabonetan antolatuko diren ekintzetan haurrekin lan egiteko aisialdiko begiraleen lanpoltsa osatzeko epea ireki du eta interesatuek hilaren 9a baino lehen bidali dezakete curriculuma gib@azpeitia.eus helbide elektronikora. Aukeraketa egiterakoan “begirale titulua, EGA edo bere baliokidea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak, eskarmentua antzeko lanetan eta azpeitiarra izatea” baloratuko da.