- Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak gaurkotuz sortu duten Arineketan diskoa aurkezteko ikuskizuna izango da hilaren 19an (19.00etan) Zestoako plazan.

Ekitaldia egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriekin egingo da eta horregatik edukiera 200 lagunera murriztu da. Hori dela eta, Haatik dantza konpainiaren eta hainbat musikariren (Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio biolinjolea eta Agate Amilibia txelo-jotzailea) partaidetzarekin egingo den ikuskizunera bertaratzeko, aurrez eman behar da izena Turismo Bulegoan (943 868 811 telefonoa).