Hezkidetza Foroaren baitan. Azpeitiko Udaleko, ikastetxeetako eta eragile ezberdineko ordezkariek transexualitateari buruzko lanketa egin zuten Hezkidetza Foroaren baitan egindako azken bileran. Bildutakoek transexualitatearen inguruan sortzen diren egoera eta arazoetaz hausnartu zuten. Saioan, Rina Cabezas ikasle transexualaren testigantzak ezagutzeko eta Berdindu zerbitzuko arduradunarekin solasaldian aritzeko parada izan zen.