Azkoitia - Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen agentziak, negozio bat ireki nahi duten eskualdeko ekintzaileei zuzendutako bi tailer antolatu ditu Lanzituz programaren baitan.

Lehenengoan, "enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira" eta bigarrenean, berriz, "enpresa ezagutzera eman eta promozionatzeko dohaneko online erremintak ezagutu dira".

Ekintzailetasuna sustatuz langabetuak lan munduratzea helburu duten formakuntza ekintza hauek martxoan hasiko dira eta parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako edo informazioa jasotzeko 943 851 100 telefonora dei egin edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz daiteke.