- Zabalik dago Gureako erakusketa gelan Marie José Labourdique eta Seve Iglesias herriko artista amateurren pintura erakusketa. Bi artistek azkeneko urteotan sortutako lanak bilduko ditu: Marie Joséren akuarelak eta Severen pintura akrilikoak. Maiatzaren 20a bitarte bisita daiteke, astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.30era, eta larunbatetan, 11.30etik 14.00era.