- Node taldeak Hiru hitzetan emanaldia eskainiko du ostiralean Tolosako Leidor aretoan (20.30ean).

Euskal Herriko hiru konpainiek, Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga (Donostia), Amaia Elizaran & Xabier Zeberio (Tolosa) eta Nodek (Donostia) osatutako ikuskizuna da. Hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera eta hiru ahotsen eszenara-tzea da: erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakume istorio elkartzen diren amankomuneko espazioa. Sarrerak salgai daude Leidorreko leihatilan eta Kutxabankeko webgunean.