- Emakumeen Etxea sortu arteko bidean egin beharreko urratsak definitzeko bilera egingo dute parte-hartzaileekin. Hitzordua bihar Potxoenean izango da, 18.00etan. Martxoaren 6ko aurkezpenean grabatutako bideoa ikusiko dute, eta, horren ostean, aurrera begira egin beharreko urratsez jardungo dute. Epe motzean, Pelaioenea barrutik egituratzeko exekuzio proiektua idazteko lehiaketa abiatuko da.