- Uda honetarako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du Zumardia elkarteak, ekaina eta uztailea bitartean. Besteak beste, piragua, mendi bizikleta ibilaldia eta rolleski edo paddle surf ikastaroak izango dira. Horrez gain, bost egun mendian pasatzeko aukera eskaini nahi izan du elkarteak, eta Aralar mendiko ibilaldia ere antolatu dute. Informazio guztia Zumardia elkartearen webgunean dago eskura.