- Zizurkileko goiko plazan egindako elkarteratzean apirilaren 18an Zizurkilen gertatutako eraso matxista "irmo" eta "ozen" salatu zuten atzo Aiztondoko Mugimendu Feministak.

Erasotua izan zen emakumeari "elkartasuna" eta "babesa" adierazi zioten. Elkarretaratzean bildu ziren guztiak "haserre" daudela adierazi zuten, eta "baiezkorik gabe, eraso bat" dela aldarrikatu zuten: "Erasoa da gure hitza zalantzan jartzea, erasoa da botere harremanak zalantzan jar-tzea, parranda espazioak maskulinizatzea, erasoa da konplize izatea, esajeratu egiten dugula behin eta berriz errepikatzea".

Eraso hauen aurrean jarrera matxistak "justifikatzen" ari direla gehitu zuten, eta horren aurrean altxatzen diren emakumeak "gutxiesten" ere. Horregatik, "saretuta" daudela ozen adierazi zuten: "Geroz eta gehiago gara, eta geroz eta indartsuagoak. Bakarrik ezin diogu zapaltzen gaituen sistema honi aurre egin, baina gure arteko aliantzak estutzen ditugunean dantzatuko dugu haren gainean, erasotzaile guztien gainean. Saretuta bagaude, ez dago gu geldi-tzerik".