- Gaur egun, klase zapalkuntzak gizartea "punta batetik bestera" zeharkatzen duela, eta gainera, azken urteetan, langile mugimenduak borroka bidez irabazi zituen ongizate eta askatasun esparruak murrizten ari dela salatu zuen Kontseilu Sozialista Tolosaldeak. "Eginbehar sozialistan sakontzeko eta etorkizuneko erronken inguruan hausnartzeko" asmoarekin, apirilean hainbat hi-tzaldi eta ekimen prestatu dituzte eskualdeko zenbait herrietan.

Horrez gain, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunaren baitan, Tolosako Triangulo plazatik, 20.00etan irtengo den manifestazioa ere antolatu dute.