- Herri-bideen inbentarioa egiten hasiko dira Anoetan, eta, besteak beste, honakoak izango dira helburuak: Anoetako inguruaren ondarea biltzea, bide bakoitzari lege-izaera propioa aitortzea eta haien erabilera arautzea.

Lanak lau hilabete inguru iraungo du, eta Conchi Uriarte nekazal-ingeniaria arituko da bideen inguruko informazioa jasotzen. Horretarako, litekeena da hainbat herritarrekin harremanetan jartzea: batetik, bideei dagokien informazioa ahoz jasotzeko; eta, bestetik, herritarren jabetza diren lurretatik biderik pasatzen bada, horien eskritura aztertzeko.