- Hainbat urte darama-tza Ibarrako Udalak kale-argiterian led teknologia jartzen eta 2020an egindako aldaketekin, urtean 6.120 euro aurreztuko ditu Ibarrako Udalak energian.

Kale-argiteria aldatzeaz gain, udaletxeko argiztapena ere led argietara aldatzen ari da Udala. Igor Zapirain alkatearen hitzetan, beharrezko aldaketak dira: “Garrantzitsua da horrelako aldaketak egitea. Led argiak ekonomikoki errentagarriagoak izateaz gain, energia asko aurreztea ahalbidetzen digute. Arduraz jokatu behar dugu energiarekin, ingurumena denon ardura da”.