- Igandean, 19.00etan, Txalo Produkzioak etxeak Konpromisoa antzezlana eskainiko du Gurea aretoan. Joseba Apaolazak, Ramon Agirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak parte hartzen dute. Sarrerak 12 euro balio du, baina posible da hiru ikuskizunetarako bonoa erostea 24 euroan. Sarrera webgunean edo leihatilan eros daiteke, baina bonoa leihatilan erosi beharra dago.