- Ibarrako gazteei begira, udalak Zetak taldearen kontzertu akustikoa antolatu du larunbaterako, hilak 30, Belabieta kiroldegian. Gonbidapenak eskuragarri daude.

Egunean bertan, sartzeko ateak 17.30ean irekiko dira eta emanaldia 18.00etan hasiko da. Kultur etxean jaso daitezke gonbidapenak, ondorengo ordutegiarekin: 10.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera hartu ahalko ditu eta gonbidapenak izendunak izango dira.

Edonola ere, bizi dugun testuingurua dela-eta, Ibarrako Udalak hainbat zehaztapen egin ditu: alde batetik, LABIaren erabakiz Erkidegoko udalerri guztiak itxi direnez, kon-tzertura Ibarrako ikusleak bakarrik bertaratu ahalko dira.

Beste alde batetik, COVID-19a dela eta, kontzertura joango direnek protokoloan zehaztutako jarraibideak zorrotz jarraitu beharko dituzte.

Azkenik, pandemiaren bilakaeran xedatzen diren neurrien ondorioz, emanaldia bertan behera utzi ahalko da.

Garrantzitsua da kontzertura joan aurretik protokoloa irakurtzea eta bertan zehaztutako jarraibideak bertan agertzen diren moduan bete-tzea (www.ibarrakoudala.eus web orrian) eta Ibarrako Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten die.