- Alegiako Mendi Asanbladak Trukeama izeneko taldea sortu du materialen berrerabilpena sustatzeko. WhatsApp bidez bigarren eskuko materialen trukea eta salmenta sustatu nahi da ingurumena zaintzeko helburuarekin.

Gizartean barneratuta ditugun kontsumo ohituren aurrean, ingurumena zaintzeko aukera eskaintzen duen ohitura izan daiteke materialen berrerabilpena. Bigarren eskuko materialen trukea eta salerosketa sustatu nahi da.

Sortu den WhatsApp taldea mendi asanbladak kudeatuko du eta hainbat baldintza bete beharko dira. Tresna edo artikuluaren argazkia bidali beharko da eta argazkiaren mezuan bertan salneurria eta aipamena jarri behar da. Artikulua interesatzen zaion pertsonak, bere nahia talde honetan adierazi beharko du eta eran-tzuten lehena izango da artikulua eramango duena. Adostasun horretara iritsi ostean, bi kide horiek mezu pertsonalen bidez hitz egingo dute non eta noiz geratu trukea osatzeko. Talde honetan ez da horrelakorik idatziko.

Era berean, ekimenaren susta-tzaileek ohartarazi dute ez dela onartuko taldean truke edo salmentarekin erlazionaturik ez dauden edukiak.

Mendi Asanbladatik herritarrak talde horretan parte hartzera animatu nahi dira kontsumo ohitura jasangarrien aldeko hautua eginez eta WhatsApp taldean sartzeko alegiakomendiasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da