Eskaladan hobetzeko entrenamendu saioak izango dira Oargin

30.11.2020 | 23:58

Tolosa – Eskaladan hobetzeko entrenamendu saioak antolatuko ditu Oargik Antton Zabala eskalatzailearekin. Urtarrilean hasita apirila arte lau hilabeteko ikastaroa izango da. Bi aukera egongo dira: astean egun bat, ordu eta erdiko saioa (30 euro) edo astean bi egunetan, hiru ordu astean (50 euro). Informazio gehiago: oargimendi@gmail.com edo 688 698 642 (abenduaren 8a baino lehen).