- Hernaniko Udalak bat egin du Tratu On proiektuarekin. Educo Fundazioak sustatzen du programa hau. Educo mundu mailako garapenerako kooperazio fundazio bat da eta duela 25 urte baino gehiagotik haurtzaroaren alde eta beraien eskubideen defentsan dihardu. Programa hau Gipuzkoan zabaltzen hemengo elkarte bat, Hezi Zerb, ari da.

Tratu On ekimenak arreta berezia jartzen du haurren hiru eskubideren inguruan eta, bereziki, eskubide horiek gauzatzeko tokiko erakundeetatik egin daitezkeen politiketan. Hauek dira landuko diren hiru eskubideak: bizitzan zehar kalitatezko, transformatzailea eta bidezkoa izango den hezkuntza; inguru seguru eta babesleetan bizitzeko eskubidea eta haurtzaroaren eskubideak sustatzen dituen sistema publiko baten markoan, hiritartasun aktiboa gauzatzeko eskubidea.

Hernani programaren lehenengo fasean dago eta haurren eskubideen inguruan Hernani zein egoeran dagoen aztertzen ari dira ikastetxeekin elkarlanean.