- Orain arteko Tolosaldeko Asanblada Feminista taldea hemendik aurrera Tolosako Asanblada Feminista izatera igaroko da.

Izan ere, urte hauetan eskualdeko egoera asko aldatu, herrietan asanblada feminista ugari sortu dira eta Tolosan ere asanblada bat izatearen beharra ikusi dute. Edozein kasutan, eskualde mailako Asanblada Feministak aurrera jarraituko du herrietako asanblada feministen ordezkaritzarekin osatuz. "Oraingoan ere indarkeria matxistaren aurkako borrokak batuko gaitu azaroaren 25ean", esan dute.