- Gizarte zerbitzuen eta pertsonen asistentzian lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntza lerro berria jarri du martxan Udalak. Azaroaren 30a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak.

Villabonako udalerrian diharduten, edota beren onuradunak Amasa-Villabonako herritarrak diren elkarteei 2020. urtean zehar garatutako jardueretan laguntzea da helburua.

Horrela, Udalak 6.000 euroko diru funtsa ezarri du eta guztira hiru erakunderi bideratuko zaie dirulagun-tza. Hiru erakunderen artean ez balira 6.000 euroko laguntzara iritsiko, beste erakunde batzuk ere diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Gainera, aurten lehen aldiz, elkarteek aurkeztutako proiektuen balorazio bat egingo du udalak eta balorazio horren arabera erabakiko da zein erakundek lortuko duten diru-laguntza.