- COVID-19ari aurre egiteko garrantzitsua da musukoaren erabilera, beraz, Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu sei urtetik gorako herriko ikasleen artean, eta bide batez, ikasleen familiei lagun-tza txiki bat eskaini. Era berean, Udaleko langileen artean ere banatu dituzte musukoak. Musukoek Berpiztu Amasa-Villabona leloa dute albo batean, “gure herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa goraipatzen duena”.

Pandemia garaian ere ingurumena eta natura babesten jarraitu nahi du Udalak, beraz, banatutako musukoak berrerabilgarriak dira, erabilera bakarreko musukoek hondakin kopuru handiak sortzen dituzte eta. Ikasturte berriaren hasierak eskatu duen esfortzuaz jakitun da Udala eta laguntza eta elkarlanerako prestutasuna helarazi nahi die herriko ikastetxeei.