- COVID-19 birusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoera dela eta, zenbait neurri eta erabakiak hartu ditu Irurako Udalak.

Lehenik, merkataritza eta ostalarientzako diru-laguntzak emango dira. 600 euro emango dira hileko jarduera erabat eten bada eta 400 partzialki eten bada. Familiek ere laguntza jasoko dute: DSBE-RGI jasotzaileek eta ekonomikoki pareko egoera bitarte dauden herritarrei laguntza bideratuko zaie. Derrigorrezko hezkun-tza bitarte dauden haurren familiei ere bai, baita jangelarik ez dutenez, etxean gehitu diren energi gastuetan laguntzeko ere. Informazio gehiago: 943 691 333 edo udala@irura.eus.