Pasaia: Gaur hasiko da Pasaiako Txotxongilo Jaialdia

Katalunia, Alemania, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Poloniako konpainiak izango dira

22.11.2021 | 00:54

Pasaia – Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Departamentuak haur eta gazteentzat garatzen duen egitarauaren barruan, azpimarra-tzekoa da Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Emanaldiak gaur hasiko dira eta aste osoan jarraituko dute hilaren 26ra arte. Goizez izango dira saioak.

Dagoeneko 27 urtez jarraian, iaz izan ezik, antolatu dute jaialdia, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Jaialdi honi esker haurrek maila handiko nazioarteko ikuskizunez gozatzeko aukera dute. Aurtengoan Katalunia, Alemania, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Poloniako konpainiak izango dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa