- Asteburu honetan Lezon, Felix Arriaga Zapirain, frankistek duela 85 urte hil zuten langilea, eta 1936ko udal Korporazioak aitor-tza jaso dute.

Larunbatean burututako ekitaldiak Udalak eta Lezoko Memoria Historikoaren Elkarteak, Etxetxok, elkarlanean antolatuta izan ziren.

12.30ean, ekitaldi itxi batean, Lezoko alkateak eta 1936an kargutik kendutako alkatearen alabak plaka bat inauguratu zuten, Udalbatzaren omenez.

Ondoren, Gurutze Santuaren plazan, Felix Arriaga udal langilea omendu zuten eta udaletxeko kanpoko horman beste plaka oroigarri bat ere jarri zuten.