- Errenteriako Udalak ofizial errementari lanpostu bat aldi baterako betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak argitaratu ditu, harik eta legez aurreikusitako prozeduraren bidez lanpostu hori behin betiko betetzen den arte. Deialdian parte hartzeko baldin-tzen artean daude Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eta B motako gidabaimena izatea. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 29ra arte dago zabalik.