- Aurten, San Fermin jaien ordez, egitarau alternatibo bat prestatu dute uztailaren 8tik 11ra Pasai Antxon.

Honela, hilaren 8an pala txapelketa izango da Biteri plazan 16.00etatik aurrera.

Uztailaren 9an zunba saioa prestatu dute Biteri plazan 18.00etan eta ondoren, 19.30ean Matraka elektrotxarangarekin kontzertua izango da Ibaiondon.

Hilaren 10ean, eguerdian, muxikoak dantzatuko dira Zumardian eta 19.00etan bertso saioa Mimos tabernan burutuko da, Ibarzabal eta Egañarekin.

Amaitzeko, hilaren 11n, 16.00etan oliba hezurren jaurtiketa eta mus txapelketa izango dira.