Aste honetan Errenteriako Hibaika Arraun Elkarteak bere bi ontziak aurkeztu ditu, gizonezkoen Madalen Susperregi Edukiontziak eta emakumezkoen Madalen Jamones Ancín. Gainera, Papresa enpresarekin hitzarmen sinatu dute. Bestalde, denboraldiko aitabitxi eta amabitxia Jesus Mari Zamora futbolari ohia eta Leire Fernandez 23 urteko mendi lasterkari errenteriarra izango dira. Irudian, Hibaikako bi traineruak senior eta harrobiko arraunlariekin.